XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALPERRA

VI

Alperra euki ezazu, galdu eta fitezak.

Orregatik Senekak diyo: Ocium sine litteris, vivi nominis sepultura: jakintsu ez danaren alperkeriya, gizon biziyaren ilobia edo eortegia.

Ezer ez dakiena, ta ezer egiten ez duena, gizon il eta eortiziyaren berdin-berdin bai-da.

Omnium vitorum guasi magistra quaedam atque origo, otiositas, diyo Krisostomo doneak: griña txar guzien zimendua, iturburu ta irakazlea bezela, alperkeriya da; iturritik ura bezela, alperkeritik ere sortzen bai-dira gaiztakeri guziyak.

Ortik datoz: ezerkeri, landerkeri ta eskean ibiltzea, ta askotan, lapur gaizto izatea ere bai.

Pigritia est nutrix egeztatis Senekak dasa: nagikeria da, gabetsiaren eta pobrekeri guziyen iñude ta ugazama.

Espiritu Santuak ere, ala diyo: Omnis piger in efestate est: nagiya beti beartzu, ostatzu ta mirrixka.

Qui furabutur, jam non furetur, magis autem laboret, ut habeat unde tribuat necessitatem patieati: erakustide auxe laga zigun Paulo jondoneak (ad Ephe. IV-28) len lapurretan zebillena, ez bebil: ez beza ezer ostu; baizik lan egin beza, ortatik izan dezan, zer berari ta besteri eman.

Esangobalu bezela: lan balegi, ez du ebatsi edo ostuko; dena gañez etorriko zayo.

Egestatem operata est manus remissa, manus autem fortis divitias parat: auxe Espiritu Santuarena da (Prob. X-4) Esku utzi ta nagiyak pobrekeriya dakar: esku langille ta maratsak, aberaspidea.

Otiosus Esau amisit primatus benedictionem, diyo Anbrosio doneak: Esau alperrak lenengotasuna galdu zuen, nayago izan zuelako artu, billa ta saya baño.

Beste anbat egitea dute alperrak ere: nayago izaten dute besteren ondasunak utzian artu, edo berenak saldu ta aixa eman, lan egin baño.

Gero ordia, ezin artu edo ezin lapurtu dutenian, edo ezer saltzekorik ez daukatenean, abiyatzen dira eskean, onelako edo alakoren atea joka, eta maiz ibiltzen diralako, etxe-barrenen daudenak ernegatzen dira aspertu ta gogaitu, ta azkuntza alkarren arteko bekaizpekoa sortzea, erreza izan oida.

??? nai duela dirudi Espiritu Santuak (Prob. XXV-17).

Subtrahe pedem de domo proximi tui, ne quando satiatus, oderit te atera ezazu zure ona, adizkidearen etxetik: etzaite geyegi ibifii, zutzaz aspertu-ta, ase ez dezazun, eta arpegi txarrak eta keñukak eta arburiyuak etorri ez datzazkizun.

Auxe bera goguan zeukan Proberbi-liburuetan idatzirik dago arretazko auxe: In omni opere bono erit abundantia; ubi autem verba sunt plurima, ibi frecuenter egestas (Prob. XIV-23).

Lan zintzo guzitan, aberaspide aundiya izan oida; bañan itza ta pitza barra-barra, dabillen lekuan, biaua ta utsa pranko.

Alperra xofia da, iztun ederra, berritsu galanta. Alperraren aldean bazaude, ez da zure txandik beñere izango: entxunagoa, izango da, zu baño; ateak obego irikitzen dizkiyote zuri baño.

Alperrari begira dago mundu guziya: oneri abua zabalik, entzun-entzunka.

Berak itz egingo du, berak beti zuzenpidea, asmo ederra ta elburu zoragarriya, bañan zu azkenian emalle, bera beti eskale.

Orrela datoz ba, osta-osta igarririk, berebiziko kalteak gizar artera.

Ez diyote oraindik alperrari buruko mototzik ebaki, ta urteak urte ta aroak aro, beti geon artean liteke euli-mando aundiya.

Begiyak erne, gogua su ta gar, gure aldamenetik uxia dezagun alper dan edozein, edobestela, al balitz, langille biurrarazi.

Alperrak gañera ez du gaurkorik: dena biyar.

Gaur egin biar dana, biyarko, esanez, utziko dizu.

Biyar, beste biyar, urrengoan, beste bat; eta orrela ez da alperra egun edo gaur bizi.

Etorkizunean dauzka bere lan eta kemen guziyak.

Ez da alperra goizean-goiz jaikiko.

Gero jaikiko dala, esango dizu.

Gero onek dituen kalteak bere baiartean, izugarriyak bait dira.

X.